Ikasturtea azkar-azkar pasa da eta denbora honetan makina bat gauza egin ditugu elkarrekin: tailerrak, jolasak, dantzak... oso gustora aritu gara. Egokitzapena luze xamarra izan zen, baina elkar ezagutzearekin batera giro lasai eta goxoan egon gara.
Durante nueve meses hemos compartido muchas cosas entre nosotros. Hemos jugado, cantado, experimentado... y hemos disfrutado mucho unos con otros.
Ikasturtea hasi genuenean, iraila aldera, txiki-txikiak zineten. Askorentzat gurasoengandik bereizten zineten lehengo aldia. Zer nolako abentura, ezta? Den-dena berria zen. Eskola, lagunak, andereñoa... ufffaaaa!! Hori urduritasuna! Hala ere, jolasean, dantzan... ederki pasatzen zenuten!
Cuando comenzó el curso, erais muy pequeños. Para muchos era la primera vez que os separabais de vuestros padres y madres. ¡Menuda aventura! Pero, poco a poco entre tod@s hicimos de la escuela un lugar agradable.
Gelan, makina bat gauza berrirekin egin genuen topo: txokoak, jostailuak... eta aurpegi berriak. Hasieran, hamalau lagunek osatzen genuen taldea. Ondoren, bi lagun berri ere hasi ziren eskolara etortzen, eta ikasturte bukaerara arte hamairu neska-mutil egon gara.
En la escuela, nos encontramos con muchas cosas nuevas: juguetes, rincones... y un montón de caras nuevas. ¿Quién será ese niño? ¿Y esa niña?
Hara kurtso hasierako argazki batzuk:
Psikomotrizitate gelan ere oso momentu atseginak pasatu ditugu. Lehenengo norberak bere proiektuak plazaratzen zituen: nik salto egingo dut, nik txiribueltak, ni otsoa izango naiz... eta 1,2 eta 3 esandakoan... pareta bota eta jolastera!! Arrastreak, espalderetan igo eta jeitsi, txirristatu, mozorratu, etxeak eraiki... makina bat jolas suertatzen ziren, eta zeinen trebe mugitzen zineten! Ondoren berriz, ipuina kontatu eta errespresentazioak hartzen zuen txanda (plastilina, marrazkia, eraikuntzak...)
En la sala de psicomotricidad también hemos pasado momentos muy bonitos. Cada un@ con vuestro proyecto dispuestos a jugar. ¡Y como me gusta veros jugar!
Oroitzen al zarete Mikel eta Nereak mantarekin balantzak egin zizkizueten momentuaz? Hori gozamena!!
¡Que diversión cuando Nerea y Mikel os balancearon!
Oroitzen al zarete Mikel eta Nereak mantarekin balantzak egin zizkizueten momentuaz? Hori gozamena!!
¡Que diversión cuando Nerea y Mikel os balancearon!
Oso momentu atseginak pasa ditugu elkarrekin, izugarri gozatu dugu. Eskerrik asko ikasturte politt honengatik. Ongi-ongi pasa udako oporretan eta ikusi arte!!
Hemos pasado momentos muy bonitos y divertidos. Eskerrik asko lagunak, eta primeran pasa udan!!
Muxu haundi bat!
Saioa.
Ikasturte hau ez dugu ahaztuko. Alde batetik lehenengoa izan delako eta beste aldetik oso atsegina izan delako zuekin izatea.
ResponderEliminarEskerrikasko zuei.
Eskerrik asko Saioa eta Nerea. Laister zuei ikustea espero dugu
ResponderEliminarMuxu handi bat