Giro paregabean ospatu dugu eskola txikien festa Iturmendin. Olazti, Urdiain, Iturmendi eta Arbizuko neska-mutil pila bildu gara bertan. Goizari hasiera emateko Pirritx eta Porrotxen eskola txikien kanta abestu eta dantzatu dugu. Ondoren, hamaiketako goxo-goxoa jan eta jolasteari ekin diogu. Jolas asko proposatu dizkigute. Txoko batean hondarrarekin jolasteko aukera izan dugu, bestean puxikekin ezpatak eta loreak egiten aritu gara, aurpegia margotu dugu, ur eta xaboi ponpak egin ditugu... eta izugarri gustatu zaigun piszinan ibili gara Haur Hezkuntzakokoak. Azken honetan, amurrainak arrantzatzeaz gain, plisti-plasta ibiltzeko aukera izan dugu. Ederki pasa dugu!!
Junto a las escuelas de Iturmendi, Urdiain y Arbizu, hemos celebrado la fiesta de las escuelas pequeñas. Para darle inicio a la fiesta, hemos bailado y cantado la canción de Pirritx y Porrotx. Después, tras almorzar hemos jugado en los diferentes juegos propuestos. ¡Nos hemos divertido mucho!
No hay comentarios:
Publicar un comentario